Afganistango emakumeen egoeraz berba egingo du hango aditu batek

Leire Kortabarria 2004ko abe. 1a, 13:39
Afganistango emakumeek erresistentzia lan isila egin izan dute urteotan. Horren erakusle dira hango emakumeen elkarteak, Rawa kasu. Elkarte horretako kide Sahar Sabak hitzaldia egingo du gaur, eguaztena, Emakume Txokoan, 19:00etan.

Afganistango egoeraz sarri entzun izan dugu herri hori mundu osoan albiste bihurtu zenetik, baina gutxitan izan da aukera Debagoienean hango bizilagun baten ahotan horren berri jasotzeko, are gutxiago emakumea izanda. Gaur, eguaztena, Afganistango Rawa emakumeen elkarteko Sahar Saba kidearen kontakizuna entzuteko aukera dago Afganistan: Emakumeen egoera, borroka eta aldarrikapenak hitzaldian. Emakume Txokoan izango da hitzordua, 19:00etan. Saba Estatuan dago egunotan, eta Bartzelonatik iritsi berri da gurera.

Elkarrizketa 'Goienkaria'-n

Sahar Sabari egindako elkarrizketa zabala irakurtzeko aukera izango da abenduaren 3ko Goienkaria-n. Afganistango inbasioaz, hauteskundeez, emakumeen lehengo eta oraingo egoeraz eta beste hainbat gaitaz berba egin du aldizkariarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak