Atarrabiako eta Iturramako gaztetxeak gaur, azaroak 30, desalojatu egin dituzte. Horren aurrean, Euskal Herriko Gazte Asanbladen topaketan adostu bezala, AGAKOk salaketa kontzentrazioa deitu berri du gaur iluntzerako.
Besteak beste, honako leloak deitu dituzte: Ez dira pasako, Erasorik ez erantzunik gabe eta Aurrera Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladak.
Eskualdeko gainerako gazte taldeek ere, seguruenik, mobilizazioak egingo dituzte ordu berean, nahiz eta horiek oraindik ez dauden konfirmatuta.