Auto susmagarria Araba Etorbidean

Nerea Zubiete 2004ko azaroaren 25a

Arrasateko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Araba Etorbidea kalea itxi egin dute, goizeko 10:00ak aldera Eskatu pabiloiaren aurrean auto susmagarri bat ikusi dutelako. Udaltzaingotik adierazi digutenez, autoa Gasteizen lapurtu dute eta Arrasateko Araba Etorbidean dago orain, esan bezala, aparkatuta.

Ertzaintzako agenteak dabiltza orain autoa ikuskatzen, jakiteko arriskutsua den ala ez. Bien bitartean, Arrasateko hainbat kale itxita daude eta udaltzaingoa trafikoa desbideratzen dabil. Horrela, Maiatza plaza eta Takoloko biribilgunea itxi egin dute eta bertatik igaro behar zen trafiko guztia Otalora kaletik eta Arrasateko sahiesbidetik desbideratzen dabiltza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak