Jose Antonio Marina pentsalariaren hitzaldia Arizmendi Topaketen barruan

Usoa Agirre 2004ko aza. 25a, 11:35
Jose Antonio Marina gaur egungo pentsalaririk ezagunenetarikoa eta irakurrienetarikoa da. Arizmendi Topaketak 2004 ekitaldiaren barruan "Proiektu ekonomiko berri bat" izeneko hitzaldia emango du. Asteartean, hilak 30, izango da hitzaldia Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Biteri Ikastetxe Nagusiko aretoan, 18:30ean.

Enpresaren inplikazioa gizartearen garapenean, Erantzukizun Soziala eta puri-purian dauden horrelako gaiak jorratuko ditu Marinak bere hitzaldian.

Jose Antonio Marinak (Toledo, 1939) adimena aztertzera bideratu du bere ikerketa-lana eta, batez ere, artea, zientzia, teknologia eta ekonomiaren arloko sorkuntza-mekanismoak aztertu ditu. Ética para naúfragos (1995) liburuan esaten du etika dela bizitzeko modurik adimentsuena eta bere azken liburuan, La creación económica, teoria ekonomiko nagusiak erantzukizun sozial korporatiboaren ikuspuntutik aztertzen ditu. Sari ugari jaso ditu Marinak.

Arizmendi Topaketak, XVIII. edizioa

Arizmendi Topaketak, Gizabidea Fundazioak antolatzen ditu urtero; aurtengoa XVIII. edizioa izango da. Urtero-urtero itzal handiko hizlariak izaten dira Arizmendi Topaketetan. Iazko edizioan Félix Martík, UNESCOko kide eta filosofia irakasleak, Iraultza Baketsuak XXI. menderako gaiaz jardun zuen. 2003an, Le Monde Diplomatique-ko zuzendariak, Ignacio Ramonet pentsalariak, Globalizazio liberala eta gizarte-erreakzioa gaiari heldu zion.

Gizabide Fundazioa On Jose Maria Arizmendiarrietaren azken ekimena izan zen. Bere eginkizuna hezkuntza sustatzea da, pixkanaka eraldaketa sozio-ekonomikoa lortzeko, betiere komunitatearen premien eta ahalbideen bilakaerarekin bat etorriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak