Lagun ugari Lore Gazteak taldearen ikuskizunean

Nerea Zubiete 2004ko azaroaren 22a

Lore Gazteak dantza taldea, arrasateko Txistulariak eta Arrasateko Gaitariak izan ziren atzo Amaia Antzokian giroa alaitu zutenak. Euskal dantzen ikuskizunera 300 bat lagun hurbildu zen.

Hilabetetan atzeratu behar izan da emanaldi hori, izan ere talde horiek uztailean egiten dute urteko ikuskizuna. Aurten, baina, Monterrongo zuhaitzen egoerak eragotzi egin zuen emanaldia egitea. Azkenean, atzo eskaini zuten ikuskizuna Amaia antzokian eta 300 bat lagun hurbildu zen euskal dantzak ikustera eta euskal doinuak entzutera. Pozik, beraz, Lore Gazteak taldeko lagunak, azkenean emanaldia egin ahal izan zutelako eta, bestalde, ikustera lagun ugari hurbildu zirelako.

Haur ugari zineman

Zapatuan ere ez zen jenderik eta zaratarik falta izan Amaia Antzokian. Pirritx eta Porrotx pailazoen ILARGIAREN SEKRETOA filma eskaini zuten. Amaia Antzokitik esan digutenez, 600 bat lagun hurbildu zen filma ikustera, arratsaldean eman zituzten bi emanaldietara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak