Guraso bakarrak laguntzeko programa abian

Nerea Zubiete 2004ko aza. 18a, 11:39
Guraso bakarrak diren lagunek, bizi duten egoeran laguntzeko, BIDETXUR programa dute abian Arrasaten Udalaren eskutik. 10 emakumek osatzen dute mometuz Bidetxurren dabilen taldea eta 5 hezitzaile dituzte laguntza emateko.

Arrasateko udaleko gizarte sailean, guraso bakarrei laguntzeko beharra ikusi zuten eta esperientzia berria abian jartzeko erabakia hartu zuten. Guraso bakarrak dituzten beharrak, azaldu du Virginia Artola, Udaleko Gizarte Saileko teknikariak, ez dira behar bereziak, baina bai bakarrik egotean, areagotu egiten dira. Ohiko familia batean bi kide badaude lan guztiak egiteko, guraso bakarren kasuan lan guztiak batek bakarrik egin behar du hori dena.

Jaurlaritzaren diru-laguntza

Arrasateko udalak, aitzindaria den proiektu hori abian jartzea erabaki zuenean, Eusko Jaurlaritzan aurkeztu zuen asmoa. Jaurlaritzak oso egoki ikusi zuen eta laguntza osoa eman dio Arrasateko Udalari. Horrela, urrian abian jarri zutenetik martxora arte iraungo duen lehen esperientzia horretarako, finantziazio osoa eman dio Jaurlaritzak Arrasateri. Aurrera begira, emaitza onak ematen baditu, proiektua beste herri batzuetan ere bultzatzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzak.

Bidetxur programan dauden 10 emakumeak Emakume Txokoan elkartzen dira astean bi orduz. Taldeko saioak egiten dituzte eta horretaz gain tutoretza zerbitzua ere badute, hezitzaileen laguntzarekin. Programan sartzeko interesa duten guraso bakarrek Udaletxeko Gizarte Sailera jo behar dute eta han hainbat galdera egingo dizkiete, programan sartu baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak