Arrasatear ugarik nahi omen du autoa konpartitu

Nerea Zubiete 2004ko aza. 17a, 19:27
Arrasatear ugarik jo du Udaleko webgunean dagoen autoa konpartitzeko orrira. Irailaren erdi aldean jarri zuten abian ekimena eta urria amaiera bitartean 545 bisita izan dituzte. Horietako %75, hala ere, errepikatutakoak izan dira. Hala ere, bisitari berriak gero eta gehiago direla azaldu dute Udaletxean.

Irailean jarri zuen Udalak autoan elkarrekin bidaiatzeko aukera, webgunearen bitartez. Bertan, jendeak eskaerak egiten ditu autoa konpartitzeko eta gero, Kataluniako enpresa batek bideratzen ditu eskaera ezberdinak eta ahal den neurrian batu.

Arrasateko udalean pozik daude, lehen hilabetean 545 bisita izan dituelako autoa konpartitzeko programaren web-orriak, nahiz eta, bisita horietako dezente errepikatuta izan. Nerea Lazpiur, Arrasateko udaleko ingurumen saileko teknikariak azaldu digu irailean 188 bisitari izan zituztela eta horietatik 79 izan zirela errepikatutakoak.

Urrian, berriz, 357 bisita izan zituzten. Horietatik 163 errepikatutakoak izan ziren eta 62 berriak.

Debagoienetik kanpora joateko

Debagoieneko eta Arrasateko hiritarrak asko mugitzen gara autoetan, hemen bertan eta beste toki batzuetara joateko. Udaletxeko teknikariaren esanetan, Debagoiena barruan mugitzeko eskaerarik ez dute jaso. Bidai luzeagoak egin behar dituztenek jotzen omen dute web-orrira, esate baterako inguruko hiriburuetara joateko.

Hala ere, gure ibarraren barruan autoa konpartitzeko aukera ere ematen duela uste du Nerea Lazpiur teknikariak, baina bere esanetan, bidai motzetarako ez dugu ohitura aldatzeko borondate handirik. Bestalde, garraio publikoak eskaintzen duenak ez duela batere laguntzen ere uste du.

Urte amaieran jakin ahal izango dugu zenbat lagunek bisitatu duten Udaleko web-orria autoa konpartitzeko, horietatik zenbat kasutan konpartitu ahal izan den autoa, nora joateko eta zein maiztasunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak