Arrasateko Iamai tabernan udazkeneko antzerki emanaldiak antolatu dituzte, Productions Gipuzkoarekin elkarlanean. Lau ostiraletan egingo dira antzezlanak, datorren egubakoitzean, hilak 12, hasita. Gauerdian izango dira guztiak. Sarrera doakoa izango da.
Antzezlanak (24:00etan hasita):
Azaroak 12: El Peli aktorea, ETB2ko "Humor" saioan agertzen da. Bizitzaren etapen gaineko bakarrizketa egingo du.
Azaroak 19: The Lur. Bakarrizketak.
Azaroak 26: La Muerte y Nat. Antzerki komedia.
Abenduak 3: Alex Barredo aktorea, ETB2ko "Humor" saioan agertzen da. Umorezko bakarrizketa egingo du.