Debagoieneko AHT Gelditu! Elkarlana taldeak jardunaldiak antolatu ditu gaur, bihar eta etziko Arrasateko Monterron kultura etxean. Egun bakoitzeko hitzaldi-eztabaida bat antolatu dute, eta antolatzaileek esan dutenez, horren helburua da gaur egungo gizarte, ekonomia eta lurralde antolaketa ereduen aldaketa ekarriko lukeen eztabaida foro zabal eta parte-hartzaile bat bultzatzea.
Gaur, azaroaren 2a, izango da lehenengo hitzaldi-eztabaida, Kontsumoa eta Ongizatea delakoa. EHNEko Koldo Navascues eta EKAko Justo de la Cueva izango dira hizlariak. Bihar, azaroaren 3a, mugikortasun eta lurralde antolaketaren gaia jorratuko dute Gabriel Ibarrak, Roberto Bermejok eta Alberto Friasek, eta etzi, jardunaldiak amaitzeko, Partaidetza eta erabaki hartzea hitzaldia egingo dute hainbat taldetako ordezkariek: Zornotza bizirik, AHT gelditu! Elkarlana, AHT Aurkako Asanblada, Garoñaren Aurkako Taldea, Txingudi Bizirik eta Ekologistak Martxan.
"Esan bai AHT gelditzeari"
Jardunaldiek badute beste helburu bat: hain zuzen, AHT Gelditu! Elkarlana taldeak azaroaren 6rako antolatu duen manifestaziorako deia egitea. Esan bai AHT gelditzeari leloarekin proiektua gelditzeko unea dela aldarrikatuko dute Donostian, 18:00etan.
Egitaraua
Azaroak 2
- Gaia: Kontsumoa eta Ongizatea. Hizlariak: Koldo Navascues eta Justo Cueva.
Azaroak 3
- Gaia: Mugikortasuna eta lurralde antolaketa.
Hizlariak: Gabriel Ibarra, Roberto Bermejo eta Alberto Frias.
Azaroak 4
- Gaia: Partaidetza eta erabaki hartzea.
Hizlariak: Hainbat elkarte eta taldetako ordezkariak.