Autobus zerbitzu berezia Domu Santurako

Domu Santu egunaren inguruan lagun ugari hurbiltzen da hilerrira, hori dela-eta autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte urriaren 31n eta azaroaren lehenean San Kristobal kanposantura joateko.

Urriaren 31n, Domu Santu egunaren bezperan, zerbitzua orduoro izango da eta autobus bakarra ibiliko da zerbitzua egiten. Goizeko 10:00etan egingo du lehen zerbitzua eta 12:30ean itzuliko da azken aldiz. Arratsaldez, 15:00etan hasiko da eta 18:30ean itzuliko da azken aldiz.

Domu Santu egunean, berriz, ordu erdiro ibiliko dira bi autobus. Goizeko 10:00etan abiatuko da lehen zerbitzua kanposanturantz eta azkenengo itzulera bidaia 13:30ean egingo dute. Arratsaldean 15:30etan abiatuko da lehen aldiz eta hilerritik herrira 7etan egingo du azken bidaia.

Hilerrirako ordutegiak zehatzago ikusi nahi izanez gero, autobus geltokietan eta autobusetan bertan begiratu beharko dira.

Bestalde, gogoratu Domu Santu egunean Aldai hilerria itxita egongo dela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.