Arrasateko futbol taldearen erronka: Zestoako zelai petralean gola egitea

Mondrak batere gustuko ez duen Zestoaren zelaian jokatuko du zapatuan (16:00etan). Arrasatearrek ondo ezagutzen dute zestoarren futbol zelaia, eta badakite han gaitza dela hiru pase jarraian egitea. contributors:

Aurtengo denboraldian Zarautzek (0-3) eta Aretxabaletak (2-3) ondo asmatu dute Zestoaren zelaian nola jokatu behar den erabakitzerakoan. Bi talde horiek dira zestoarren etxean irabazteko gauza izan diren bakarrak. Eta Realaren harrobiko talde UPVk, adibidez, ez zuen hareazko futbol zelai txiki horretan irabazterik lortu. Realeko gaztetxoek ondo dakite futbolean egiten, baina Zestoan irabazteko hori baino askoz ere gehiago behar da.
Jakin beharreko guztiak, baina, ondo baino hobeto dakite bai Josu Zubiak eta baita bere mutilek ere. Ez da izango lehenengo aldia Zestoan jokatzen dutena, eta badakite zestoarrek etxean galtzea garesti saltzen dutela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.