Autobus zerbitzu berezia Domu Santu egunerako

Nerea Zubiete 2004ko urriaren 28a

Herri barruko autobus zerbitzua egiten duen Leintz Garraioak Konpainiak kanposantura joateko autobus zerbitzuak jarriko ditu urriaren 31n eta azaroaren lehenean. Domu Santu egunean ordu erdiro ibiliko dira San Kristobal hilerrirako autobusak.

Urriaren 31n zerbitzua ordurokoa izango da eta autobus bakarra ibiliko da zerbitzua egiten. Goizeko 10:00etan egingo du lehen zerbitzua eta 12:30ean itzuliko da azken aldiz. Arratsaldez, 15:00etan hasiko da eta 18:30ean itzuliko da azken aldiz.

Domu santu egunean, berriz, ordu erdiro ibiliko dira bi autobus. Goizeko 10:00etan abiatuko da lehen aldiz kanposanturantz eta azkenengo itzulera bidaia 13:30ean egingo du. Arratsaldean, 15:30ean abiatuko da lehen aldiz eta hilerritik herrira 19:00etan egingo du azken bidaia. Ordutegiak zehatzago ikusi nahi izanez gero, autobus geltokietan eta autobusetan bertan begiratu beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak