Gazte mailako Jimenezek eta Ortiz de Mendibilek Zumaiako pilotariak izango dituzte aurrez aurre gaur 19:15ean Uarkapen.
Lehenengo partidua amaitu eta gero jokatuko du Lazkanok Elgetako taldeko Azagirre bergararraren kontra. Bi jokalariak zein gorputzalditan dauden ikusita, norgehiagoka polita izango da; Lazkanok lau norgehiagoka jokatu ditu, eta bakarra galdu du. Azagirrek, berriz, jokatu dituen guztiak irabazi ditu.