Maider Arriaran diseinatzailea, Iruñean, pasa den asteburuan

Aurreneko aldiz moda eta diseinu azoka egin da Iruñan. Eta Maider Arriaran diseinatzaileak bere lekua izan du bertan. Arrasatearraren poltsa, belarritako eta arropak ikusgai izateaz gain, salgai ere izan ziren.

Lau urte inguru daramatza diseinu munduan arrasatearrak. Orduz gero lau arropa bilduma egin ditu, eta Gasteizen egindako desfileetan erakutsi. Baina, diseinu eta moda azoka batean esku hartzen duen lehen aldia izan da honakoa. Balorazio positiboa egiten du arrasatearrak. Izan ere berak eginiko arropak salgai jartzeaz gain, jendearekin harremanetan jartzeko ere balio izan dio.

Toaila eta bakero oihalak

Iruñera eraman duen bilduma ,nagusiki, toaila eta bakero oihalez eginikoa da. Ohiko formez baliatuz, arropa orijinala baina erabilgarria egiten saiatu da Maider Arriaran. Kamisetak, frakak, jertseak, gonak... denetarik eraman zituen, kolore eta taila desberdinekoak gainera. Guztien ezaugarri nagusiena espiralak dira. Horregatik Maiderrek dion espiralak bere nortasun ikur bilakatu direla dagoeneko.

Iruñeko azoka

Diseinatzaile arrasatearra pozik dago asteburuko azoka eta gero. Bertan hogei diseinatzaile inguru batu ziren , gehienak euskaldunak. Euren diseinuak erakusgai eta salgai jarri zituzten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.