Emakumeen barne eta kanpoko osasuna zaintzen ikasteko zikloa antolatu du Ekinek

Emakumeei osasuntsu bizitzen laguntzeko tailer ziklo bat antolatu du Ekin Emakumeak elkarteak, Nola zoriontsu izan barrua eta kanpoa zainduz izenburuarekin. Urri eta azaroan, bost adituk beste hainbeste gairen inguruko ekitaldiak zuzenduko dituzte, betiere emakumearen osasunaren inguruan. Izenemate epea zabalik dago urriaren 15 arte.

Urri eta azaroan egingo da Nola zoriontsu izan barrua eta kanpoa zainduz zikloa. Ekin Emakumeak elkartearen egoitzan, Pablo Uranga kalean, izango dira jardunaldiak. Izenematea zabalik dago 651 70 79 36 telefono zenbakira deituta.

Bost gai

Honako tailerrek osatzen dute zikloa:

  • Oreka fisikoan bizitzeko fisioterapia tailerra: urriak 18, 20 eta 21, 18:00-20:00, Basterretxea zentroaren eskutik.
  • Aurpegiko azalaren zainketa, makillajea eta kremak: urriak 25 eta 27, 18:00-20:00, Irati Zubizarretaren eskutik.
  • Elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunen gaineko berriketaldia: urriak 28, 18:00-20:00, Leire Ezkurrak zuzenduta.
  • Norberaren burua eta gaitasunak ezagutu eta baloratzen ikasteko tailerra: azaroak 3 eta 4, 18:00-20:00. Arantzazu Loidik gidatuko du.
  • Autobabes tailerra: urriak 16 eta 23 eta azaroak 6, 13, zapatuak, 11:00-14:00. Ekin Elkarteak berak zuzenduko du hori.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.