Goizean goizetik, Maritxu Kajoi

arrasatepress 2004ko urr. 1a, 14:19
Urriko aurreneko egubakoitzarekin batera iritsi zaigu Maritxu Kajoi. Isilpean baina lanari kale egin barik, Komisiñuak gertu-gertu du guztia txikiteroen amaren jaia ospatzeko. Urtero moduan, dotore jantzita irteteko eskaera egin dute, eta jakina, jaian ondo pasatzeko.

Maritxu Kajoi dagoeneko ez da gaueko jaia, goizean goizetik irten dira-eta arrasatear asko dotore jantzita. Baina, duda barik, iluntze partetik aurrerakoa da hitzordurik garrantzitsuena. Ordurako, ia gehienek txukun eta gertu izango dituzte etiketa jantziak; eta ile-apaindegiari bisita egin ostean, eder asko aterako dira kalera, parranda egitera.

Betiko moduan, 20:30ean Maritxuri lore eskaintza egingo diote Herriko Plazan, eta aurten miraririk ba ote den ikusteko jende ugarik bat egingo du han inguruan. Hortik aurrera izango den lege bakarra, berriz, ondo pasatzea da. Gainera, ia urteroko euriak Arrasate bakean uztea erabakitzen badu, kaleetako giroa ohikoa baino beroagoa izango da. Ipiniko dituzten txosnek ere lagunduko dute horretan. Bada, ez da besterik falta Komisiñuari kasu egitea baino: traje eta soineko dotoreak jantzi, lepotik eskapularioa zintzilikatu eta ahalik eta ondoen ibili Maritxuko gau magiko horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak