"Jantzi eskulturak"
Melina Lopez 25 urteko arrasatearrak XX. mendeko zortzi artisten lanean inspiratutako eskultura-soinekoak diseinatu ditu. Arrasateko Udalaren Emakume Sailak emandako beka bat bigarren urtez irabazi du.
Honako artisten lanean inspiratu da Melina Lopez bere lana egiteko: Frida Kahlo, Eva Hesse, Ana Mendieta, Rebecca Horn, Cindy Sherman, Claude Cahun eta Georgia O'Keefe.
"Jantzi Arte" erakusketa
- Lekua: Arrasateko Monterron Jauregian.
- Iraupena: irailaren 27tik, urriaren 8ra arte.
- Ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00.