Egoitza berritzea omen zen ikasleen eskari nagusienetako Arrasateko AEKko arduradunak esan digunez. Eta itxura berriarekin gustura daude. Lanak uztaila osoan eta iraileko lehen asteetan egin dituzte euskaltegiko langileek.
Ikastute berria
Egoitza berriztuta eta euskara ikasteko gogoz ekingo diote astelehenean ikasturte berriari. Aurten gainera iaz baino bi gela gehiago behintzat izango dute: 8 gela guztira. Izena emateko eguna oraindik zabalik denez, litekeena da talde berriak sortzea astelehena bitartean.