"Gomendatzen dizut Saria" Arrasate Irratian banatuko du Gazte Bulegoak

Nerea Zubiete 2004ko ira. 28a, 19:49
Arrasateko Gazte Bulegoak etzi, irailaren 30ean banatuko du "Gomendatzen dizut Saria", Arrasate Irratiko goizeko irratsaioan. 10:00ak eta 10:30ak bitartean egingo dute zozketa ekintza horretan parte hartu duten guztien artean.

Gazte bulegoan oso pozik daude jendeak "Gomendatzen dizut Saria" ekintzan eman duen erantzunarekin, kontuan hartuta, gainera, aurten jarri dela lehen aldiz abian. Ekintza horren bitartez, oporretan joan diren lagunek gomendioak utzi dituzte gainontzeko herritarrek aprobetxa ditzaten.

Denetako gomendioak izan dira, 15 lagunek utzita. 29 gomendio utzi dute guztira eta argi utzi dutena izan da urrin joanez gero oso gauza interesgarriak ikus eta ezagut daitezkeela, baina urrin barik geldituta ere oso txoko interesgarriak ditugula. Gomendioen artean, esan bezala, denetik apur bat: ostatuak, jantokiak, herriak, eraikinak, paisaiak, txokoak eta abar luze bat.

Gomendioa utzi dutenen adinari dagokionez, gazteenak 21 urte ditu eta nagusienak 40 bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak