Muxibarko biribilgunean hasi ziren istiluak. Han, ezezagun batzuk errepidea moztu zuten eta atzetik zetozen ertzainek kargatu egin zuten. Hori dela-eta, jendea korrika hasi zen eta batzuk harrika erantzun zieten ertzainei. Hala jarraitu zuten arratsaldeko azken ordura arte. Tarte horretan, Otalora kalean gertatu ziren istilurik handienak. Jasotako azken berrien arabera, ertzainek ez zuten inor atxilotu.