‘Pitxi’ Herreroren omenezko eskubaloi jaialdia izango da zapatuan, Iturripen

Xabier-Urzelai 2004ko ira. 24a, 13:40
Ekainaren 30ean hil zen Arrasateko talde nagusiko entrenatzaile Pitxi Herrero. Eta, merezi duen moduko omenaldia egiteko Arrasateko Eskubaloi Taldeak eskubaloi jaialdia antolatu du biharko.

Bihar, zapatua, 17:00etan hasiko da Jesus Mari Herrero Pitxi-ren omenezko eskubaloi jaialdia. Ekitaldiaren hasieran, Arrasateko taldeak aurtengo denboraldian maila bakoitzean izango dituen jokalariak aurkeztuko ditu. Ondoren, Pitxiren alargun Ines Azpiazuk Arrasateko taldearen, eskubaloiko hainbat federazioen eta Gipuzkoako hainbat talderen eskutik oroigarriak jasoko ditu. Esan gabe doa momentu hunkigarriak izango direla horiek, baina Inesek familiakoak gertu izateaz gain, Arrasateko Eskubaloi Taldeko guztiak ere ondoan izango ditu, babesa ematen. Eta, oroigarriak banatu eta gero, egun berezi horretarako bereziki prestatu dituzten bi norgehiagoka egongo dira ikusgai.

Hasteko, beteranoak

Hasiera baten, Arrasateko taldeko zuzendaritzakoek pentsatu zuten hirunako txapelketa antolatzea, eta hiru talde horietako bat Arrasateko beteranoek osatzea. Beteranoekin berbetan hasi zirenean, baina, konturatu ziren eurekin bakarrik bi talde osatzeko nahikoa jokalari izango zituztela, lagun asko animatu ziren-eta. Hori dela-eta, hiruko txapelketa antolatu beharrean lagun arteko bi norgehiagoka egingo dituzte. Lehenengoan beteranoek jokatuko dute elkarren kontra, eta bigarren norgehiagokan, AGR Arrasateko taldekideek Gipuzkoako hainbat jokalarirekin osatu duten selekzioaren kontra neurtuko dituzte indarrak. Besteak beste, Bergarako, Ormaiztegiko, Urretxuko eta Legazpiko jokalariak izango dira Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak