Inoiz baino maila handiagoa IV. Arrasate Hiria Xake Txapelketan

Xabier-Urzelai 2004ko ira. 24a, 13:34
Gaur arratsaldean hasiko dute IV. Arrasate Hiria Xake Txapelketa. Aurtengoa inoiz baino maila handiagoko txapelketa izango da, punta-puntako hainbat xakelari gonbidatu dituzte-eta. 33 parte-hartzaileren artean nazioarteko maisu bat eta FIDE mailako bi maisuk jokatuko dute.

Gaur, egubakoitza, 19:00etan hasiko dute Arrasate Hiria Xake Txapelketako laugarren edizioa. Txapelketa, Arrasateko taldeak Altamiran duen egoitzan jokatuko dute. Antolatzaileak pozik daude punta-puntako txapelketa antolatzea lortu dutelako: sari onak (2.000 euro saritan), parte-hartze handia eta izen handiko xakelariek jokatuko dute Arrasaten.

Rodney Perez faborito

Esan gabe doa, txapelketan esku hartuko dutenen artean nazioarteko maisu Rodney Perez kubatarra dela faborito. Hala ere, bi kontrario gogor izango ditu: Miguel Navarro nafarra eta Barbadosko (Karibea) Ricardo Szmetan. Bi xakelari horiek dira kubatarrari aurre egiteko ondoen gertatuta daudenak. Horrek ez du esan gura, baina, gainontzeko xakelariek ez dutenik lanik emango; hiru xakelari horiez gain, beste hamabost daude-eta nazioarteko rankingean sailkatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak