Udaletxeko langileen lanuzteak bertan behera

Nerea Zubiete 2004ko irailaren 15a

Arrasateko Udaletxeko langileek bertan behera utziko dituzte, lan hitzarmena bertan negoziatzea eskatzeko aurreikusita zituzten lanuzteak.

Gaur goizeko lehen orduan egin dute asanblada langileek eta, Autonomia Erkidego osoan Arrasatekoa zela lanuzteekin jarraitu nahi zuen udaletxe bakarrara ikusirik, erabaki dute beste protestaldiekin jarraituko dutela, baina lanuzte gehiagorik ez dutela egingo.

Hemendik aurrera, beraz, enpresa komiteak jarraituko du Udalaren tokiko gobernu batzarraren, udalbatzarraren eta Mankomunitateko gobernu batzarraren aurrean elkarretaratzeak egiten, lan hitzarmena bertan negoziatzea eskatzeko, baina lanuzterik ez dute egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak