"Bir-zikleta azoka" antolatu du Udalak

Asier Alkorta 2004ko irailaren 13a

Irailaren 18an "Bir-zikleta" azoka izango da Seber Altuben. Bizikletak eta material osagarriak erosi, saldu edo trukatzeko aukera izango da azokan. Zapatu honetan hasiko dira materiala jasotzen.

Helburua

  • Birziklapena bultzatzea: norbere bizikletak bota beharrean beste batzuei erosteko aukera ematea.
  • Bizikletaren erabilera bultzatzea

Materiala batu

  • Udalak herritarren materiala jaso eta jabearekin salneurria zehaztuko du.
  • Jasotako materialarekin azoka egingo du.
  • Saldu ondoren jabeari dirua itzuliko dio.

Materiala nora eraman

  • Ikasleek ikastetxera eramango dute saldu gura duten materiala
  • Gainerako herritarrek herriko azokara eramango dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak