Mondrak Bergararen kontra jokatuko du, domekan, denboraldiko lehen derbia

Xabier-Urzelai 2004ko ira. 9a, 20:47
Mondra eta Bergara nor baino nor izango dira domekan Atxabalpen. Orain dela hiru aste jokatu zuten bi talde horiek elkarren kontra, aurre-denboraldian, eta Bergara gehiago izan zen. Horiek, baina, aurre-denboraldiko kontuak dira.

Liga hasi baino ez da egin, eta Mondrak eta Bergarak dagoeneko derbia jokatu behar dute. Puntu guztiak balio handikoak badira ere, biek hala biek beharrezko dituzte domekan jokoan egongo diren hiru puntuak, ez Mondrak eta ezta Bergarak ere ez dute-eta Liga gura moduan hasi.

Mondrak puntu bakarra ekarri zuen joan den astean Oiartzundik. Puntu bat, min hartutako jokalariren bat edo beste eta kalera bidalitako bi jokalari; zigor handiegia lehenengo jardunaldia izateko. Bergara, baina, ez da hobeto hasi. Igor Gordobilen mutilek 2-3 galdu zuten Pasaiaren kontra Agorrosinen. Bergarak ondo hasi zuen norgehiagoka, baina pasaitarrek buelta eman zioten markagailuari. Norgehiagoka horretan argi geratu zen Pasaia kontuan hartzeko kontrarioa dela, eta hirugarren mailara lehenbailehen itzultzeko asmoarekin dabiltzala. Horrenbestez, joan den astekoa ikusita, lehenengo jardunaldian egindakoa konpontzeko asmoarekin ikusi ahal izango ditugu etzi, Zubiaren eta Gordobilen mutilak, Atxabalpeko zelaian.

Batzuendako norgehiagoka berezia

Hainbat jokalarirendako domekakoa norgehiagoka berezia izango da. Ander Ruiz de Azua Bergarakoen atea zaintzen ibili da orain arte, eta Ekain Garin Mondrarendako ibili da golak egiten. Bi jokalari horiek, baina, taldez aldatu dute: Ander Mondran dago eta Ekain Bergaran. Seguru berezia izango dela orain arte taldekide izan direnen kontra jokatzea. Anderrek, baina, itxaron egin beharko du, partidu bateko zigorra dauka-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak