Kooperatiben eta immigrazioaren gaineko liburua argitaratu gura dute

Iker Barandiaran 2004ko ira. 7a, 14:24
Udalak kooperatiben eta immigrazioaren gaineko liburu bat argitaratu gura du. Martin Calvo arrasatearrak horren gaineko tesia egin zuen, eta Udalak interesa du hori argitaratzeko.

2003ko abenduan Martin Calvo arrasatearrak "Immigrazioaren Integrazioa eta Kooperatibismoa Arrasaten" izeneko tesia aurkeztu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2003aren bukaeran Calvok Udalari lan horrekin liburu bat argitaratzeko proposamena egin zion. Udalak begi onez ikusi zuen gaia, eta libururako moldatzeko eskatu zion.

Calvok moldaketak egin ditu, eta orain Udal batzordeak xehetasun batzuk zehaztu bezain laster, Udalak liburua argitaratuko du.

Liburuak 250 bat orri izango ditu, eta hasiera baten gazteleraz bakarrik argitaratuko dute. Asmoa da aurrerantzean euskarazko beste edizio bat kaleratzea.

Egileak aztertu du 1950etik aurrera Espainiako Estatutik Debagoienera etorri diren etorkinen giza integrazioa. Enpresa motaren arabera, etorkin horiek izan duten integrazioa konparatu du.

Horrez gain, giza talde konkretu horri gainbegiratua eginez, gizartearen erretratua egin du Calvok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak