Urak kalteak eragin ditu Udal Artxibategian

Nerea Zubiete 2004ko abuztuaren 30a

Udaletxeko artxibategian ura sartu da gaur gauean eta 40 bat zentimetroko altuera hartu du urak. Une honetan ura ateratzen dabiltza gelatik, gero nondik sartu den aztertzeko. Oraindik neurtu ez dituzten arren, kalteak eragin ditu udal artxibategian.

Goizeko 8ak aldera lanera joan direnean konturatu dira langileak zerbait gertatu dela, lehen unean argirik ez zegoelako. Begiratzen hasi etakonturatu dira udaletxeko artxibategia urez gainezka zegoela. Berehala jarri dira lanean ura ateratzeko eta une honetan mangerekin dabiltza ura ateratzen.

Udaletxeko mantenimenduko langileek azaldu dutenez, arratsaldeko lehen orduetarako espero dute ur guztia aterako dutela. Hortik aurrera, ura nondik eta zergatik sartu denikertzen hasiko dira teknikariak. Langile horiek esan dutenez, egia da artxibategia eraikinaren barreneko aldean dagoela eta horrek samurtu egiten dituela horrelako gertakariak, baina orain arte inoiz ez da horrelakorik gertatu, beraz orain aztertu egin beharko dute hori ote den arrazoia ala hoditerian izandako matxura baten ondorioz ur ihesen batek sortu duen urixola.

Oraindik oso goiz da jakiteko zeintzuk diren urak eragin dituen kalteak eta horretan ere badabiltza langileak. Hurrengo egunetan jakingo dugu zeintzuk izan diren kalte materialak eta ondareari dagokionez ere, zerk izan duen uraren egagina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak