Alkatearen kalitatezko botoak erabaki du hiltegiaren inguruko jarrera

Nerea Zubiete 2004ko uzt. 22a, 17:53
Arrasateko osoko bilurak Mankomunitateak baserritarrei eta harakinei aurkeztutako proposamena onartu du gaur goizean, alkatearen kalitatezko botoari esker. Izan ere, Ezker Batua-Berdeak alderdiko bi zinegotzi ez dira egon bilkuran eta horrek bozketa parekatua bultzatu du. Eusko alderdi Jeltzaleak eta Eusko Alkartasunak defendatu dute alkateak aurkeztu duen Mankomunitatearen proposamena. Aurka, berriz, Ezker Batua-Berdeak, Aralar, Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialista azaldu dira.

Eusko Alderdi Jeltzalea eta Eusko Alkartasuna izan dira alkateak aurkeztu duen Mankomunitatearen proposamena defenditu dutenak. Aurka, berriz, Ezker Batua-Berdeak, Aralar, Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialista azaldu dira. Azken horrek, gainera, mozio bat aurkeztu du, bat eginez "Hiltegia bizirik" plataformako eskaerekin. Jaurlaritzako Nekazaritza Sailburuari eskatu dio bere gain har dezala prozesua eta ez dezala bultza hiltegi bakarraren politika.

Apirilera arte zabalik

Eta Udaletxeak onartu duen proposamenaren arabera, Mankomunitateak zabalik izango du hiltegia datorren urteko apirilera arte, bitartean aurrera egiteko proposamen egokia jasotzeko asmotan. Hala balitz, hiltegiak zabalik jarraituko du. Bestela, apirilean hiltegia itxi egingo dute sei hilabetez, bitarte horretan proposamenak lantzeko. Nekazariek, bestalde, eskatu diete erakundeei hiltegiaren inguruko bideragarritasun plan sakona egiteko, aurrera egin dezan proposamen zehatzagoak egin ahal izateko.

Gaur Arrasaten hartu den erabakia, hala ere, ez da loteslea edo binkulantea Mankomunitaterako. Datorren astean egingo duen hileko Gobernu Batzarrean, kontuan hartu beharko dituzte ordezkariek Debagoieneko herrietan erakutsitako jarrerak, baina ez dituzte oinarri gisa hartuko. Uztailaren 28an, datorren asteko eguaztenean egingo du Debagoieneko Mankomunitateak hileko gobernu batzarra eta bertan erabakiko dute hiltegiarekin zer gertatuko den.

Mankomunitateak egingo duen Gobernu Batzarraren aurrean "Hiltegia Bizirik" plataforma egongo dela iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak