Zinegotzi izan zen Arrasateko Udalean. Azkenengo urtetan Diaran zebilen lanean, LKS Ingenieria koop. E.-an, hain zuzen. Eskola politeknikoan egin zituen ikasketak eta Milanen ere jardun zuen ikasten. Diseinuan aritu zen.
Euskara zerbitzuburu izan zen Arrasateko Udalean eta orduan lan handia egin zuen Arrasate Press, Arrasate Irratia eta ATB bultzatzen. Bai politikari lanean zein platoa txukuntzen edo halako eta bestelako lanetan. Borondate handikoa zen eta lana ere halaxe egin zuen, euskarazko komunikabideetan sinistuta.
Euskaltzale bat joan zitzaigun atzo, 57 urte zituela.
Hileta elizkizunak:
- Eguna: Gaur, hilak 20.
- Ordua: 19:00etan
- Lekua: San Juan Bautista parrokian (Arrasate)