Uztailaren 21ean, eguaztenean, Lore Gazteak dantza taldeak ikuskizuna egin behar zuen Monterron parkean. Hala iragarri genuen Arrasate Press-en.
Kontua da egun horretarako deituta dagoela udal langileen greba, eta ikuskizuna egiteko udal langileen laguntza ezinbestekoa dutenez, dantza taldeak eguna aldatzea erabaki zuen. Azkenean, emanaldi hori azaroan egingo dute Amaia Udal Antzokian, nahiz eta data zehazteko dagoen.