Rafa Rueda Mungiako musikaria da. Ezaguna da Pilt metal taldearen abeslaria izateagatik, baina iaz bakarkako diskoa ("Kea") kaleratu zuen Metak diskoetxearekin.
Pilt taldearen metal estiloa alde batera utzi, eta pop-rock estiloko kantuak idatzi ditu. Berarekin batera, beste hiru musikarik joko dute.
Bakarkako diskoa kaleratu aurretik, Txuma Murugarren bakarlariari laguntzen ibilia da, eta Kirmen Uribe, Bingen Mendizabal eta Mikel Urdangarinekin batera, "Zaharregia, txikiegia agian" proiektuko partaide ere bada.