Monterron parkearen egoera ez da onena, eta horregatik Udalak egun batzuetan parkea itxi gura du, zuhaitz batzuk sendatzeko.
Horrek eragina izan du uztaileko film eskaintzan. Azkenean, bi egunetan bakarrik emango dituzte filmak hil honetan. Uztailaren 23an, Pablo Carbonellek zuzendutako "Atún y chocolate" komedia emango dute; eta 24an, Brad Pitt protagonista duen "Troya" film ospetsua.