Mondrako kategoria guztien aurkezpena

Xabier-Urzelai 2004ko uzt. 13a, 18:43
Atzo, astelehena, aurkeztu zituen Mondrak datorren denboraldian izango dituen kategoriak. Hasiera baten entrenatzeko asmoa bazuten ere, inork ez zuen izerdirik bota.

Astelehenean egin zuen Mondrak aurtengo denboraldiaren aurkezpena. Arrasateko futbol taldeak datorren denboraldian izango dituen kategoriak aurkeztu zituen, eta taldeek entrenamendu egunak eta ordutegiak zehaztu zituzten. Lehenengo taldeari dagokionez, urte askoan Mondran ibili diren hainbat jokalari falta ziren, baina aurpegi berriak ere egon ziren. Preferente mailako taldeak hainbat entrenamendu egingo ditu uztaila amaiera arte, eta abuztuko lehenengo hamabostaldian atseden hartuko dute, bigarren hamabostaldian lanera itzultzeko. Argazkian, Gasteiz Cup txapelketan irabazle izan diren Alditrans Gasteiz taldekoak; aurten Mondran jokatuko dute, infantil mailan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak