Loixe elkarteak zeramika erakusketa ipini du

Iker Barandiaran 2004ko uzt. 8a, 12:25
Loixe elkarteko ikasleek eta kideek zeramika lanen erakusketa ipini dute Monterronen. 60 bat lan batu dituzte, eta uztailaren 17ra arte egongo dira ikusgai.

Orain arte, Loixe elkarteak urtean erakustaldi bakarra egin du; Santamasetan, hain zuzen ere. Aurten, berriz, elkarteak antolatu dituen ikastaroetako ikasleek erakusketa egin gura zuten.

  1. bat lan batu dituzte –horietako batzuk elkarteko kideek eginak–. Horien artean, eskulturatxoak, eltzegintza, jarlekuak, mahaiak eta paretan zintzilikatzekoak ipini dituzte. Oso lan txukunak egin dituzte.

Erakusketa uztailaren 17ra arte egongo da ikusgai Monterronen, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Gaur egun, Loixe elkarteak 20 bat bazkide dauzka. Horiez gain, ikastaroetan lagun gehiago apuntatzen dira. Nafarroa etorbidean dute egoitza. Bide batez, gonbidapena egiten diete herritarrei zeramika egitera animatu eta elkarteko bazkide egin daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak