San Ferminetara autobusez

Nerea Zubiete 2004ko uzt. 7a, 17:53
Aurten ere Pesa autobus konpainiak San Ferminetarako autobus zerbitzua jarriko du asteburuan. Egubakoitzean eta zapatuan arratsaldez abiatuko dira autobusak Eskoriatzatik Iruñera eta itzuli, zapatu eta domeka goizean itzuliko dira Bergarara.

Gure ibarretik Iruñerantz egubakoitzean, utzailaren 9an aterako da lehen autobusa eta 10ean, zapatuan azkena. Iruñera joateko, 18:00etab abiatuko da autobusa Eskoriatzatik, bai egubakoitzean eta baita zapatuan ere. Arrasatera 18:10ean iritsiko da eta gero Bergarara joango da, handik Iruñera joateko.

Iruñetik itzultzeko, berriz, ordutegi ezberdinak jarri dituzte. Zapatuan, uztailaren 10ean, goizeko 10:30ean aterako da autobus bakarra Bergararantz. Han, Bergaran, Pesa autobus konpainiak azaldu duenez, beste autobus bat jarriko dute Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzara joateko.

Domekan goizeko 8etan hasiko dira betetzen autobusak Iruñean honantz etortzeko. Bete ahala abiatuko dira Bergararantz, eta autobusa hartzeko azken ordua goizeko 10:30a izango da. Domekan, Bergaratik herri arteko autobusak hartu beharko dira Arrasatera, Aretxabaletara eta Eskoriatzara etortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak