Aldaketak Gelma inguruan

Nerea Zubiete 2004ko uzt. 6a, 13:25
Gelma lantegiaren inguruan hainbat eraikin bota dute, ingurua eraberritzeko. Arrasateko Egitamu Orokorraren arabera, Gelma lantegia bere osotasunean errekaz alde batera kokatuko dute. Beste aldean, etxebizitzak egingo dituzte.

Gaur egun bi eremutan banatzen da Gelma lantegia, errekaz alde bietara. Ba Egitamuak hori guztia aldatuko du. Errekaz alde batera Gelma egongo da eta bestean etxebizitzak. Merkatu libreko etxebizitzak eta baita babes ofizialekoak ere.

Eremu hori egokituaz joateko, atzo Gelma inguruko hainbat eraikin bota egin zituzten. Beste batzuk, ordea bertan utzi zituzten, horiek eraberritzeko asmoa dutelako.

Aurrerantzean, Gelma lantegiak gaur egun duen lurren eremu erdia izango du kokaleku berrian. Lurrean murrizketa egongo da, baina Gelmako zuzendaritzak azaldu duenez, asmoa dute oraingo langile guztiekin aurrera egiteko. Gaur egun 220 lagun pasa dabiltza lanean Gelma lantegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak