Montekoek espero dute 9.000 bat euro banatzea aurtengo porran

Leire Kortabarria 2004ko uzt. 2a, 13:16
Monteko porrak markak hautsi ditzake aurten; izan ere, antolatzaileek aurreikusten dute 9.000 bat euro banatzea aurten, saritan. Porran parte hartzeko epea bihar eta etzi izango da, hau da, domeka eguerdira arte dago aukera apustuak aurkezteko.

Guztia gertu dago Tourraren emoziorako, eta baita Monteko porra ezagunerako ere. 14. urtez egingo dute oraingoan, eta inoiz baino diru kopuru ederragoa banatzea espero dute. Ez da harritzekoa, parte hartzen duen jende kopurua ikusita: izan ere, antolatzaileek esaten dutenez, kanpotik jende asko etortzen da parte hartzera: Donostiatik, Bizkaitik ere…

Noiz eta zelan parte hartu

Monteko porran parte hartzeko aukera bihar eta etzi, zapatua eta domeka, izango duzue. Izan ere, zapatuan, hilak 3, aditzera emango ditu Tourrak zerrenda ofizialak, eta porran parte hartzeko, txirrindularien dortsalak dira datu garrantzitsuena. Hortaz, tabernakoek diotenez, jendeak nahiago izaten du zerrenda ofiziala ikusi arte apusturik ez egitea. Aurrekari etapa ez da porran kontuan hartzen. Mugaeguna domeka da, uztailak 4, 14:00etan.

Apustuak 30 eurokoak dira, eta 15 txirrindulariren dortsalekin osatutako zerrendak aurkeztu behar dira, gura bezain beste. Eguneko etapak, taldeko emaitzak, sailkapen orokorra eta mendiko emaitzak hartuko dira kontuan puntuak banatzeko orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak