Europan bidaiatzeko aholkuak emango dituzte martitzenean, hitzaldi batean

Leire Kortabarria 2004ko uzt. 2a, 12:43
Europan bidaiatzeko asmoa dutenek euren bidaia hobeto antolatzeko aukera izango dute martitzenean, hilak 6, izango den hitzaldi-berriketaldiaren bidez: izan ere, Europan bidaiatzeko aholkuak emango dituzte Alvaro Muñoz eta Ibon Martinek.

Europan zehar bidaiatzeko aholkuak hitzaldia uztailaren 6an, martitzena, izango da Monterronen, 19:00etan, Gazte Bulegoak antolatuta. Alvaro Muñozek eta Ibon Martinek hainbat gomendio mahairatuko dituzte oporrak ahalik eta ondoen eta merkeen antolatzeko: ostatu merkeak zelan aurkitu, deskontuak, diruarekin zelan jokatu, aseguruak… Baina beste gomendio batzuk, nola ez, gure burua hobeto zaintzearen gainekoak izango dira: osasuna, dokumentazioa, zelan mugitu Europan…

Gazteek, elkarri gomendioak eman

Gazte Bulegoak, honenbestez, herritarroi laguntza eta proposamenak eskaintzen dizkie oporrei begira. Hitzaldi honez gain, gazteek eurek elkarri gomendioak emateko aukera ere badute, zabalik dago-eta Gomendatzen dizut… lehiaketan parte hartzeko epea. Lehiaketa horren helburua da gazteek fitxa batzuk betetzea euren opor esperientzia onen edo txarrenekin. Aholku horiek gero Gazte Bulegoko erabiltzaileek irakurri ahal izango dituzte. Lehiaketa zabalik dago baita Bergaran eta Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak