Domekan, Errozioaren erromeria

Iker Barandiaran 2004ko uzt. 1a, 12:51
Urtero moduan, Al Andalus elkarteak Errozioaren erromeria egingo du domekan. Aurtengoa hamalaugarren edizioa izango da, eta jende mordoa batuko du Santa Teresa elizan eta horren ostean, Arruena parkean.

Uztailaren 4an, domekan, Al Andalus elkarteak Errozioaren erromeria egingo du. 09:30ean, beste kultur elkarteei ongietorria egingo diete Al Andalusen. 10:00etan, prozesioa egingo dute Santa Teresa elizara (San Isidro elizan ez dira denak sartzen). Hantxe, meza errozieroa egingo dute, eta horren ostean, handik Arruena parkera joko dute (Eroski ondora).

Goiz partetik 19:30era bitartean, Arruena parkean egun osoko jaia egingo dute: produktu gastronomikoak izango dira, dantza ikuskizunak, jendea abesten...

Aurreko urtean 2.000 lagunetik gora batu zen Errozioaren erromerian. Arrakasta handia du ekintza horrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak