‘Pitxi’ Herrero AGR Eskubaloi Taldeko entrenatzailea hil da

Arrasateko eskubaloiak kolpe gogorra jaso du, gaur goizean hil da-eta Jesus Mari Herrero, AGR Arrasate Eskubaloi Taldeko entrenatzailea.

Gaur goizean hil da Pitxi Herrero, kantzerrari aurre egiten urtebete ibili eta gero. Bere heriotzarekin Arrasateko eskubaloia umezurtz geratu da, urte askoan ibili da-eta Arrasateko eskubaloiaren alde lanean. Zaletasun handia zeukan, eta poztu egiten zen esatean Arrasateko eskubaloiak sekulako harrobia zeukala. Azkeneko urteotan inoiz baino eskubaloi talde gehiago sortu dira, eta Arrasaten kirol gutxi daude eskubaloiak beste gazte dituena. Horren gainean behin baino gehiagotan egin izan dugu berba, gaztetan kirola egiten jarraitzeak daukan garrantziarekin, hain zuzen. Eta, amorratu egiten zen esatean kirol batzuetan gazte askori taldea uztera derrigortzen zaiela. Azkeneko urtean Arrasateko talde nagusiaren ardura izan du, eta azkeneko hilabeteotan entrenatzaile lanak egin ez baditu ere, ahal zuen guztia egiten zuen bere jokalariak kantxan ikusteko. Eta, nahiz eta lehen botatzen zituen oihuak ez bota, jokalariek igarri egiten zuten Pitxi Iturripen zela. Orain ere ez da urrun ibiliko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.