Hainbat herritarrendako San Juan jaiak Salbearekin hasten dira. Eta, herritarrak segizioaren zain egoten dira; batzuk, San Juanen irudia ikustearren, eta beste batzuk, alkateari eta zinegotziei protesta egiteko. Aurtengo protesta iazkoa baino arinagoa izan da, baina lagun askok esku hartu zuten, eta pankartak eskuan zituztela agintariak eliza ateraino jarraitu zituzten. Atean tentsio uneak bizi izan ziren, baina azkenean ez zen ezer gertatu.