Bertso jaialdi arrakastatsua

AEDelkartea-2 2004ko eka. 21a, 13:03
AEDko Bertso Eskolak Udalaren laguntzarekin antolatuta, bertso jaialdi ederraz gozatzeko aukera egon zen zapatu gauean Amaia Udal Antzokian.

Zapatuan, Enaitz Alustiza gai jartzailearen esanetara, hauexek ibili ziren kantari: Jon Maia, Unai Iturriaga, Iratxe Ibarra, Mañukorta eta etxeko bi bertsolari, Manex Agirre eta Jokin Labayen.

Hasiera batean Monterron parkean egitea aurreikusita zegoen arren, azkenean eguraldi txarragatik Amaia Udal Antzokira jo behar izan zuten bertsolari eta bertsozaleek.

Gai serio eta alaiak tartekatu zituzten eta kalitate oneko bertsoez gain, zelan ez Mañukorta inguruan ibilita, barrez lehertzeko aukera ere egon zen. Enaitz gai jartzaileak lan hauxe jarri zion Mañukortari: "Zu, Mañu, elizan asko ibilitakoa zara, baita meza-mutil lanetan ere. Hainbat eta hainbat sermoi entzun behar izan dituzu, orain zure txanda da: zein sermoi botako luke bertsolari batek?". Han igo zen Mañukorta eskenatoki gainean zegoen "pulpitu" batera eta handik bi bertso eta "sermoi-txiste" bat bota zituen, Amaian bildutako 150 lagun pasatxoak barrez lehertzen utzita.

Etxeko biak ere, Manex Agirre aramaioarra eta Jokin Labayen mondragoetarra oso ongi ibili ziren, besteen mailan, eta argi utzi zuten edozein plazatan ibiltzeko gai direla. Jaialdi oso ona izan zen, ea datorren urtean Monterronen gozatzeko aukera dagoen!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak