Zerrajerako fuelaren arazoa konponduz zihoala uste zen, baina ez da hala izan. Fuel gehiago dago Zerrajerako lurrazpian. Azken egunotan Deba errekara ihes egin du fuelak, eta erreka zikindu egin da. Gelma lantegiaren ondoan dagoen zubira gerturatu baino ez da egin behar, olioa zelan ateratzen ari den ikusteko.