Forumeko Munduko Gazte Topaketarako bidaia ordainduko du Udalak

Leire Kortabarria 2004ko eka. 18a, 14:37

Munduko Gazteen Topaketa izango da Bartzelonako Forumean, abuztuan, eta Udal Gaztedia Sailak hara joan gura duten arrasatearren joan-etorri kostua bere gain hartuko du. Hain zuzen, 50 euroko dirulaguntzak emango ditu.

Munduko Gazteen Topaketa abuztuaren 8tik 14ra izango da, Bartzelonako Forumean. Mundu osoko 10.000 bat gazte bilduko dira. Parte hartu gura duten 18 eta 30 urte bitarteko arrasatear guztiek aukera dute bidaiaren ordainketa eskatzeko (50 euro), Gazte Bulegoan (943 77 00 65 telefonoa).

Nazioarteko eztabaida gunea

Bilgune handi horretan, mundu osoko gazteek hamar gai nagusi landuko dituzte: globalizazioa, garapen jasangarria, kultura pluraltasuna, hezkuntza, lana, osasuna, berdintasuna, bakea, demokrazia, partaidetza… Parte hartzaileek izango dute aukera egitarau ofizialeko ekintzetan esku hartzeko, euren proposamenak egiteko, edo Forumean eta Bartzelona osoan izango diren kultura eta aisialdi ekintzetaz gozatzeko.

Egonaldiaren prezioa da 200 euro, gastu guztiak barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak