Arrasateko Udaleko langileak hiru orduko lanuzteak egiten hasi dira gaur. Martitzenero egingo dituzte 10:00etatik 13:00etara, baina Musakolako Kiroldegiaren kasuan desberdina izango da. Gaur, goizean goiz egin dute lehengo lanuztea, eta iluntzean bigarrena egingo dute; 20:30etatik 22:00etara. Tarte horretan, beraz, itxita izango da.
Datorren martitzenean, berriz, beste ordutegi batean egingo dute lanuztea Musakolako Kiroldegian. Ekainaren 22an, 16:00etatik 19:00etara egingo dute. Ekainaren 29an, 09:30etatik 12:30etara egingo dute hiru orduko lanuztea.
Lan hitzarmena negoziatzea eskatzen dute Udaleko langileek.