Uda Ikastaroak Udal Euskaltegian

Asier Alkorta 2004ko ekainaren 15a

Aurten ere Arrasateko Udal Euskaltegian udako kanpainarekin hasita gaude; aurreko urteetako "martxari" jarraituz, EGA titulua lortu ahal izateko ikastaroa emango dugu uztailean eta irailean.

Ikastaroak ekainaren 28tik uztailaren 23ra arteko iraupena izango du, eta bost orduz arituko dira ikastaroan izena ematen dutenak. Irailean jarraipena emango zaio uztailean hasitakoari; irailaren 6tik 24ra arte eta egunean 2 orduko saioak izango dira hauek.

Ikastaroak 126 euro balio du.

Matrikulatzeko epea ekainaren 18an bukatuko da.

Animatu eta izena eman!

Informazio gehiago:

  • Arrasateko Udal Euskaltegia
  • Arimazubi plaza, 2 (Eskola Politeknikoaren ondoan)
  • Tel.: 943 79 70 77
  • Faxa: 943 79 91 43
  • E-posta: euskaltegi@arrasate-mondragon.net
  • Bulego ordutegia: 10:00-13:00 / 15:00-18:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak