Lagun ugarik ikusi du Eskuak Elkarri antzezlana

Nerea Zubiete 2004ko eka. 14a, 15:06
Pozik daude Eskuak Elkarri antzezlan musikatuaren arduradunak, 1.315 lagunek ikusi dute lan hori asteburuan. Egunik jendetsuena atzokoa izan zen, domeka eta bertan 490 lagun izan ziren.

Emanaldiak egin ondoren, orain balorazioak egiteko ordua iritsi zaie Eskuak Elkarri antzezlanaren arduradunei. 1.315 lagunek ikusi dute antzezlana asteburuan eta egunik jendetsuena igandea izan da. 490 lagunek ikusi zuten antzezlana domekan, 375 zapatuan eta ostiralean 450 lagun joan ziren Amaia Antzokira. Ez dute bete Antzokia, baina antolatzaileek diote argi zutela hori, ekainean eta eguraldi onarekin egin dutelako lan hori. Hala ere, antzezlanaren antolatzaileak oso pozik daude jendeak emandako erantzunarekin.

Hobetzeko gomendioak

Lagun ugarik ikusi du antzezlana, Arrasatekoak, Aramaiokoak, ibarrekoak eta hemendik kanporakoak ere. Donostiatik eta beste hainbat tokitik etorritako lagunak izan dira Amaia Antzokian. Horien artean, antzezlanaren arduradunei zorionak ematea izan da joera nagusia. Izan ere, txalo zaparrada handiak hartu zituzten taularen inguruan ibili ziren, antzezle, musikari, dantzari eta egileek.

Baina horretaz gainera, antolatzaileek hobetzeko hainbat puntu ere entzun dituzte. Esate baterako, ba omen dira antzezlanaren pasarte historiko batzuk, gehien bat azken zatia, ondo ulertu ez duten ikusleak.

Horiek guztiak kontuan hartuko dituzte hurrengo lanetarako. Bitartean, egindako lanarekin gustura daude eskuak Elkarri antzezlana burutu dutenak. Arrasateko emanaldiak amaitu dira, orain ikusi egin behar lan handi hori hiriburuetara hurbiltzeko aukera ote duten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak