Iritsi da Eskuak Elkarri obra jendeari erakusteko eguna

Maria Agirre 2004ko eka. 11a, 13:44
Josemari Velez de Mendizabal, obraren egilea, baikor da eta hiru emanaldiak ondo aterako direla uste du. "Atzoko entsegua behintzat bikain atera zen" esan dio gaur irratiari. Sarreren salmenta ere ondo doa, dagoeneko sarreren erdia salduta dago. Gaurtik domekara bitartean taularatuko dute Eskuak Elkarri antzezlana.

Josemari Velezek aitortu du ez dagoela urduri, konfidantza osoa duela parte hartzaileengan. Sabin Salaberri, musika konposatu duen maisuak, berriz, urduri dagoela adierazi dio Arrasate Irratiari. Parte hartzaile guztiek lan handia egin dute Eskuak Elkarri lana prestatzen. Gaurtik domekara bitartean taularatuko dute obra Amaia Antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak