Emakumeen Birako lehenengo etapa ez zen gogorra izan. Ibilbideko 79 kilometroak erritmo onean egin zituzten, eta Kanpanzarreko maldek jarri zioten lasterketari emozio apur bat. Arrasatear asko elkartu ziren Garibaien zegoen helmugan, guztiak zeuden irrikitan Joane Somarribak helmuga lehenengo postuan nola igarotzen zuen ikusteko, baina atzo ez zen posible izan. Euskaldunen artean, Lets Go taldeko Eneritz Iturriaga zazpigarrena izan zen, eta Joane Somarriba 16.a.
Gaurko lasterketa Lekeition hasi eta amaituko dute, eta ibilbide ia guztia kostaldetik egingo dute. Hirugarren mailako hiru mendate igo beharko dituzte, eta bigarren mailako mendate bat.