"Eskuak Elkarri" antzezlana ikusteko sarrerak salgai

Nerea Zubiete 2004ko eka. 7a, 13:04
Asteburu honetan, ekainaren 11n, 12an eta 13an antzeztuko dute Eskuak Elkarri antzezlan musikatua Amaia Antzokian eta gaur arratsaldean zabalduko dute Amaia Antzokiko takila, sarrerak saltzeko. Gaur hasi eta aste osoan erosi ahal izango dira sarrerak, 19:00ak eta 20:00ak bitartean.

Eskuak Elkarri izeneko antzezlan musikatua taularatuko dute asteburu honetan Amaia Antzokian, Goikobaluren 15garren urteurreneko ospakizunen barruan. Denbora luzez ibili dira lanean antzezlan musikatua borobiltzeko, bi urte igaro dira,hain zuzen, antzezlana sortzen hasi zirenetik. Jose Mari Velez de Mendizabal da gidoiaren egilea eta berarekin batera lagun ugarik hartu dute gero parte lanaren garapenean. Asteburu honetan 150 bat lagun batuko dira antzezlan borobiltzeko.

Ekainaren 9an entsegu nagusia egingo dute eta asteburuan, Amaia Antzokiko ateak guztiendako zabalduko dituzte. 11an eta 12an, hau da, egubakoitzean eta zapatuan 22:00etan izango da emanaldia. 13an berriz, domekan, 19:00etan. Eta horretarako, gaurtik sarrerak salgai daude Amaia Antzokiko takillan, 19:00etatik 20:00ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak